2007/12/11
"Anek idatzi dit zutaz..."
Gaurkoan nobedade batekin gatoz: Mikel Urdangarinen bideoklip berria! Soinua ez da oso ona baina tira... Ba hori, gaurko klasean 10 minutu ditugula bloga tuneatzeko ta gurea nahiko tuneatuta dagoenez jada ba beste bideotxo bat :)
2007/12/01
"Ametsak kondenak diren amets gaizto honetan..."
2007/11/28
Hitzak soberan direnean...

2007/11/22
Aski da!
Azkenaldian gauza asko entzun dira Hugo Chavez-i buruz eta amerika latinako egoerari buruz. Munduko media-k manipulatzen gaitu, masak nahi duen modura kontrolatzen eta mugitzen ditu sistemaren armarik bortitzena dela erakutsiaz urteetan zehar. Borroka dezagun desinformazioaren aurka. Mundu hobeago bat posible da baina horretarako gure buruak sistematik atera eta garunak ireki beharko ditugu... Ez sinistu esaten dizutena, informa zaitez iturri ezberdinetatik edanez. Internet izan daiteke iraultzaren lehenengo pausoa... hurrengoa bakoitzak eman beharko du. Adibide bezala Hugo Chavez... "diktadore" honek boterean jarraitzen du bere kargua herriaren eskuetan jarri eta gero. "Tirano" hau izan da Venezuelako herri xumeari hitza eman diona... Ireki begiak eta begiratu ingurura... ireki begiak...
Ongi izan!
2007/11/13
Aste Berri On!
astero bezala hemen gaude gure lanari ekiteko prest. Power pointa jada bideratua dago eta ahots batzuk sartzea besterik ez zaigu falta. Ea gaurkoan jada bukatzen dugun...
Gehiegi idazteko gogorik gabe... hortaz lanari ekingo diogu!
Ongi izan!
2007/11/04
Musika sartzeko beste modu bat!
Radioblog-en sistema ez gintuen guztiz gustora utzi eta azkenik lortu dugu guztiz baliogarria eta erakargarria iruditzen zaigun musika entzuteko sistema!
Bilatzen eta bilatzen www.finetune .com orriarekin aurkitu ginen eta bertan erregistratuz gero oso erreza da pausoak jarraitzea eta playlist bat osatzea.
Gurea gustoko baduzue sartu eta probatu zuena egiten!
Ongi izan!
(agian arazoak edukiko dituzue abestiak kargatzerakoan entzuteko, hoberena martxan ustea da eta bera bakarrik jartzen denean primeran entzuten da)
2007/11/02
3.lana abian!
2007/10/30
Have you spent your entire life trapped in a cage?
2007/10/21
Ismael Serranoren girako lehenengo kontzertua Donostin!
beste astebukaera bati amaiera eman diogu gaurkoan... Baina batzuentzat gaurkoa ez da beste egun bat, Isma ondorengo lehenengo eguna baizik! Izan ere irrikitan nengoen Ismael Serrano behingoagatik zuzenean ikusteko, bere istorioak entzuteko, berarekin abesteko... gozatzeko! eta azkenik hainbeste itxarondako eguna larunbat honetan iritsi zen. Beraz, gaurkoa egun zoriontsua da eta oparitxo bat elkarbanatu nahiko nuke blog hau bizitatzen duzuen guztiekin (eta batez ere Iñigorekin, abesti hau beragatik grabatu bai tnuen). Homa hemen Ismael Serrano "Papá cuéntame otra vez" abesten bere gira berriko lehenengo kontzertuan, Donostian!
Eder
(Soinuaren eta irudiaren kalitatea ez da oso ona baina tira, opari bat da!)
2007/10/17
AZKENIK LAN IDATZIA BUKATUTA!
ba bai, lortu dugu proposamen didaktikoa garaiz bukatzea! Ez da oso luzea baina bai oso interesgarria dela (guk esaten ez badugu...)
Eta gertakizun hau ospatzeko hona hemen jada interneten eta EH guzian famatua den gure muskitzeko laguna bere txitxingorri abesti famatuarekin!
Ongi izan!
2007/10/16
KLASEAN!
gaurkoan proposamen didaktikoarekin ibili gara lan eta lan eta denbora gutxi daukagu blog-a berritzeko. Dena den, ikusten duzue abesti berria jarri degula (Bacilos_caraluna) izan ere, klaseko neskarik politena triste xamar etorri zaigu gaur eta ea alaitzen zaigun...
Ongi izan!
2007/10/14
POBREZIAREN KONTRAKOA ASTEA! (Beste mundu bat posible delako...)
Aupa jende!
Aste honetan (15-21) nazioarte mailan pobreziaren kontrako astea ospatzen da. Horregatik hainbat ekitaldi burutuko dira astean zehar. Donostian ekintzarik nabarmenenak larunbatean izango dira, goizean bizikleta-martxa izango da (11.30tan Haizeen orrazian) eta arratsaldean manifestaldia izango da (17tan Boulevardeko kioskoan). Animatu zaitez eta parte hartu ekintzetan. Gure isiltasunak ere hiltzen duelako: adieraz zaitez! (Mundu berri baten bila lan egin dezagun)
Portzierto, aste honetako abestia aproposa... Miedo a despertar (Habeas Corpus)2007/10/10
AZKENIK MUSIKA GURE BLOGEAN!
ba azkenean saretik bilatu ondoren aurkitu dugu modua! abestia astero aldatzen saiatuko gara izan ere oraingoz abesti bakarra jartzea lortu dugu (dena ezin da!) Orrialde honetan lortu dugu azkenean: http://www.radioblogclub.com/
Lehenengo abestia: B.S.O Habana Blues _ En todas partes! (Pelikula ona, musika bikaina!)
dónde quiera que me encuentre yo siento que es tierra mia"
3.klase eguna blogarekin!
egia esanda gaurko eguna ez da oso emankorra izan... Power Pointarekin ibili gara gora eta behera baina osotasuna duen ideirik ez. Dena den, tira, Stewie-ren irudi interesgarri batzuk bilatu ditugu sarean zehar (pertsonai egokia izan baitaiteke Power Point bat egiteko, sarea bere irudiz beteta dago eta!)

Ongi izan!
2007/10/09
BIGARREN KLASE EGUNA!
Aupa ekipo!
gaurkoan bigarrengo lana aurkeztu digute. Ikastetxe bat aukeratu eta bertan teknologia berriei buruzko informazioa bildu behar dugu txostentxo bat prestatuz. Horretarako honako puntuak jarraitu beharko ditugu:
- Ikastetxearen deskribapena
- Ikastetxearen azpiegiturak eta baliabideak
- Irakasleen jarrera eta prestakuntza (teknologia berriekiko)
- GURE PROPOSAMEN BAT (lanaren punturik garrantzitsuena hau delarik)
Bestetik, ikusten dezutenez hemen gabiltza blogarekin ere lan eta lan... Slide show bat jarri diogu gure buruak aurkezteko. Hauetako bat egitea oso erreza da, http://www.slide.com/ web-gunean sartu eta pausoak jarraitzea besterik ez da! Badakigu jarri diogun musika ez dela oso ona baina Bekaintxuriren eskaera bat izan da (abesti hori bere gogokoena baita) eta gu ezin ezetz esan...
Ongi izan!
2007/10/03
Lehenengo eguna bloggarekin!
Anima zaitez eta egin ezazu zure blogga!!!

AGUA´S PLACE
Hementxe dago gure Asiertxo jauna,tontoarena egiten, zer dantza mota berri dugu hau? Zarautzeko hondartzan burutu zen surf txapelketa dugu, kriston neskatila politak omen zeudela jakin dugu!
Aupa Magis!
hemen gabiltza magiseko klasetan gure blog pertsonala egiten. Hasteko bideo bat sartzen saiatuko gara...
Ongi izan!



