2007/11/28

Hitzak soberan direnean...


Ez Hitz Egin _ Kerobia

Ez esan non eseri aulki bakarra utzi badidazu...
Ez esan defendatzeko errurik ez onartuko ez badidazu...
Ez galdetu zer egin nahi dudan aurrez erabakita badaukazu...
Ez galdetu zergatik zergatirik sinistuko ez badidazu...
Ez hitz egin arrazoia bazenu bezala, justua bazina bezala...
Dena bazeneki bezala...
Antzerki bat ez balitz bezala...

Ez aipatu justizia eskatu ezin denean...
ez aipatu askatasuna kendu nahi didazunean...
ez engainatu jendea bake itxaropenean...
ez epaitu herri bat herriaren izenean...

Ez hitz egin diozuna egia balitz bezala, egia bakarrik balitz bezala...
Egia bakarra balitz bezala...
Norbaitek entzun dezake...
Norbaitek sinistu dezake...

Eta gero gezurra dela konturatzen bada...
Nork epaituko du nor? Nork epaituko du nor?...

(18/98 auziagatik kartzelan dauden lagunentzat,
justizia hipokrita eta injusto bat pairatzen duten guztiei ere...)


Euskal Herriaren aurkako eraso guztiak antzuak direlako, guztiaren gainetik herri garelako eta herriaren arnasa inoiz agortzen ez delako... Eraso guztien gainetik herri honek aurrera darrai...
Beraiek ez dutelako bakerik nahi... Gatazka beraien boto iturri bakarra delako... eutsi egingo dugu... Azkeneko epaiketa guk irabaziko dugulako!

Ongi izan!

No hay comentarios: