"Bizitza osoa kaiola baten barruan pasa al duzu?"
Kaixo jende,
kaiola batean bizi garelako,
erabakiak hartzeko eskubiderik ez dugulako,
hiru segunduro haur bat hiltzen delako eta inon hori esaten ez digutelako,
botererik ez dugula sinistarazten digutelako...
gure mundu eta gizarte hau ustelduta dagoelako.
Egun grisa gaurkoa...
Baina ez gara honetan geratu behar,
asko gara egoera aldatu nahi dugunak,
guztion artean kaiolak apurtzea errazagoa da...
guztion artean beste mundu bat posible da.
Mundu bat non benetazko demokrazia den nagusi.
Mundu bat non haur baten heriotza guztion ardura den.
Mundu bat non benetazko berdintasuna da guztiaren oinarria...
Mundu hori existitzen da...
ametsak hiltzen dira soilik egi bihurtzen direnean.
Amets dezagun batera,
eraiki dezagun mundu hobeagoa.
Horretarako ahotsa altxatu behar dugu,
ezin gara axolagabe agertu injustizien aurrean...
Dena eman beharra dago...
Horregatik, "Give it all"_Rise Against


No hay comentarios:
Publicar un comentario